Errege Magoen desfilean pajea izateko zozketarako izena ematea zabalik da
2024ko Errege Magoen desfilean laguntzeko pajeak esleitzeko zozketan izena emateko epea gaur, azaroak 2, irekiko da. Zozketan, hala nahi duten haur guztiek parte har dezakete, betiere 7-10 urte bitartekoak eta Donostian erroldatuak.
Izena emango duten haurrek zozketa batean parte hartuko dute, azaroaren 17an eguerdiko 12:00etan udalaren Festak Arloaren bulegoetan egitekoa (Plaza Berria, 1).
Zozketa arautzen duten Oinarriak eta parte hartzeko formularioa Donostia Kulturaren webguneko Errege Magoen Kabalgatako atalean eskuratu ahal izango dira.