Gabonak in Hell musika jaialdia egingo dute urtarrilaren 13an
IX. Gabonak in Hell jaialdia Larratxo Kultur Etxean izango urtarrilaren 13an, 19:30etik aurrera. Aurtengoan Vhaldemar, Diabulus in Musica, 4 Bajo Cero eta Darvernue taldeak izango dira bertan.
Vhaldemarrek berriro joko du Donostian eta birari itxiera emango dio. Iruñetik etorritako Diabulus in Musica izango dute lagun. 4 Bajo Cerok disko berria aurkeztuko du eta Donostialdeko Dravernue metal bandak irekiko du gaua.
Emanaldiotarako sarrerak bihar, azaroak 3, 11:30ean jarriko dira salgai Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan eta www.donostiakultura.eus/sarrerak gunean.