Sara Alonsok irabazi du Limone Xtreme SkyMasters lasterketa
Lungolago Marconi herrian (Italia) asteburuan jokatu zen Limone Xtreme SkyMasters proba irabazi du Sara Alonso kirolari donostiarrak. Limonen lehiatzeko aukera eskuratutakoez gain, wild card edo gonbidapena jasotako beste korrikalari batzuk ere joan zen, tartean, Alonso bera.
Hainbat hilabetetan lesionatuta egon ondoren, denboraldiaren amaieran indartsu bueltatu da Alonso mendiko lasterketetara. Limoneko SkyMasters-ean garaipena eskuratu du, 24 kilometroko ibilbidea lehen postuan amaitu ostean. Donostiarrak 2.56.19ko denbora egin zuen helmugan. Karina Carsolio mexikarra izan zen bigarren, 4 minutu eta 20 segundora, eta Olivia Magnone frantziarra hirugarren.