Azaroko Txoroskopoa
CAPRICORNIUS:
Abenduaren 22tik urtarrilaren 19ra.
Udazkena iritsi da azkenean, nabari dezakezu hostoen pisua zure sorbaldetan. Ordua aldatzeak eragin dizu, nekatuta zaude. Hala ere, lasai, Gabonetako argiak jarri dituzte eta horrek alaitzen lagunduko dizu. #GabonetakoArgiaDagoEneko?
AQUARIUS:
Urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra.
Euskalduna duzu mingaineko zelula oro, baina epidermisean gaztelera da nagusi: bizi duzunari hitzak jartzeko kamuts da eskolan ikasitako batua. Administrazioan, ordea, letraz letra mintzo daiteke… baina ez dute mintzatzen utzi nahi. #LarunbateanDenokBilbora
ZAPABURIUS:
Otsailaren 29tik 31ra.
Putzu lokaztu guztien erreferentea zara. Goroldioa hazten ari zaizu eta hala ere distiratsu eta eder jarraitzen duzu, besteen eredugarri. #PutzuzPutzuSaltoTaSalto
ESKORPIUS:
Urriaren 23tik azaroaren 21era.
Galparsoroko txokolitana. Osteguneko poteoa. Igandeko biharamuna. Kutixi zalea zara, badakigu. Ostiral eta larunbat honetarako plan ezin hobea duzu, Kutixik jaialdian! #BalioDute
PISCIS:
Otsailaren 19tik martxoaren 20ra.
Zubiri-zubiri nongari-nongari… jolasten al zinen umetan? Jolasak oraindik darrai! Hendaiara oinez joan gaitezkeela zabaldu dute komunikabideek: denok ala zuriok? #ZuriontzakoZubiOn
ARIES:
Martxoaren 21etik apirilaren 19ra.
Ilargi eklipsea dela eta indartuta dator Aries. Kontuz ibili Cancerrekin, amorruak hartuta dabil eta, hurrengo solstiziora arte ezingo du arimarik garbitu. Lanean hilabete lasaia espero zenuen arren, oztoporen bat edo beste gainditzeko prestatu behar duzu. #Bene-benetan
TAURUS:
Apirilaren 20tik maiatzaren 20ra.
Pelikulatxoak ikusteko laguna topatu duzu manta garaia hasi orduko. Udazken koloretan, xirrietarako desietan zinen horretan. Olentzerotako oparia hasi zaizu buruaren bueltan… Utzi bakean olentzero eta goza beste guztia.
GEMINI:
Maiatzaren 21etik ekainaren 22ra.
Sentitu, pentsatu eta ekin! Larunbatean Bilbon mani osteko parrandan gelditu ala ez… Nola liteke zalantzan aritzea! Larunbaten Bilbon oldarraldia baretuko dizunik topatuko duzu… #PostOldarFest
CANCER:
Ekainaren 22tik uztailaren 22ra.
Kuadrillakoen artean bakarra zara Donostian bizi dena. Espekulazioak denak estraditatu ditu. Amara, Egia, Intxaurrondo eta Aiete bihurtu dira Hernani, Astigarraga, Lasarte, Orereta… #BizilagunekinEtaEzTuristekin
LEO:
Uztailaren 23tik abuztuaren 22ra.
Liburuak irensten dituzu, liburuek zu. Hala ere, ez pentsatu liburu guztietako protagonista zu zarenik, eta ez justifikatu egiten duzuna horren arabera. #ProtagonistaNobela #Kultureta
VIRGO:
Abuztuaren 23tik irailaren 22ra.
Zerbait esan nahi diozu, baina beti bada zerbait. Egunero ikusten duzu, baina aitzakia bat behar duzu zerbait esateko. Utziozu bilatzeari eta eskaini pote bat hartzera joateko, bera ere desiatzen dago eta. #EzezkoariBeldurrikEz
LIBRA:
Irailaren 23tik urriaren 22ra.
Azaroak 30ean greba egunaz gain borroka eguna dela ez ahaztu. Zure inguruari begiratu besterik ez diozu dena hankazgora dagoela konturatzeko. Zaindu, babestu eta borroka egin, ez besterik. #GrebaFeministaOrokorra
SAGITARIUS:
Azaroaren 22tik abenduaren 21era.
Heldu da berotasuna bilatzeko garaia. Azalarena. Izerdiarena. Muxuena. Pelikula txar bat aukeratu eta gidoia jarraitu besterik ez duzu, hori bai, konfort gunetik ateratzea ere ondo etorriko zaizu. #PikantePikante #MuxuakOrdain