Enpresa hitzarmenaren alde mobilizatu dira Atzegiko langileak
LAB eta ELA sindikatuek deituta, Atzegiko langileak enpresaren egoitzaren aurrean (Okendo kalean) elkarretaratu dira astelehen goizean, enpresa hitzarmen baten alde. KPIa bermatzea, 1.600 orduko urteko lanaldia eta ratioak hobetzea dira langileen aldarrikapen nagusiak.
Urriaren 23an egin zuten langileen asanbladan 90 langile elkartu ziren, eta gehiengo osoak ezezkoa eman zion enpresaren proposamena onartzeari. Ondorioz, mobilizazioak egitea erabaki zuten, eta gaurkoa da horren erakusgarri.
💪Atzegin borrokan gaude:
— ELA Donostia (@ELAdonostia) November 6, 2023
🟣Baldintza duinak kalitatezko zaintza bermatzeko:
Zaintzeko zaindu!!
KPI bermatu!
IPC si o si!
🔥Negoziaketa aurrera! Gu prest gaude! pic.twitter.com/aCrKSEtLCu