Gizon bat atxilotu dute Egian, hainbat autoren beirak hausteagatik
Autoko beirak apurtuta, artxiboko irudi batean.Irutxuloko Hitza Ertzaintzak gizon bat atxilotu du astelehen eguerdian Egian, metalezko objektu batekin Mandasko Dukearen pasealekuan aparkatuta zeuden hamar bat autori kalteak eragiteagatik. Ertzaintzak abisua jaso du eta bertaratu egin da, gizona atxilotuz eta komisariara eramanez.


