Hilean behin elkarretaratuko dira Donostian, gerren aurka
Gerrarik Ez plataformak gerra ororen aurkako elkarretaratzea egin zuen ostiralean Bulebarrean, Gerrarik ez lelopean. Horrela, plataformak azaldu du hilabetero egingo dituztela halako mobilizazioak hemendik aurrera, hileko lehenengo ostiralean. Donostian ez ezik, gainera, Hego Euskal Herriko lau herrialdeetan ere egingo dituzte mobilizazioak, denak koordinatuta.