107 herrik bat egin dute Gernika-Palestina herri deialdiarekin

Euskal Herriko 107 herritan mobilizaziok egingo dituzte Gernika-Palestina plataformak deituta, palestinar herriari elkartasuna adierazteko. Donostian ere, 19:00etan izango da udaletxe parean. Goizean udal langileek eta ikastetxeek elkarretaratzeak egingo dituzte baita ere.
Bestetik, Palestinarekin elkartasun taldeak, mobilizazioa deitu du ‘Gora Palestinako erresistentzia! Israel Genozida’ lelopean, larunbatean, hilak 11. Bilbon, Iruñean eta Gasteizen egingo dituzte mobilizazioak, eta Gipuzkoa eta Lapurdin batera egingo dute: Hendaian hasi, eta Irungo CAFen bukatu. Jakina denez, BDZ mugimenduak (Boikota, desinbertsioa eta zigorra) CAF enpresa kritikatu du, Israelen eta Palestinako lurralde okupatuetan lan egiten duelako.