'Argi' izeneko aldi baterako pabiloia jarri dute Alderdi Ederren
Alderi Ederren Argi izeneko pabiloia inauguratu dute Mugak Bienalaren egitarauaren baitan, —Sagueseko Lost forest bezala—eta kalean arkitekturari buruz hausnartzea dute helburu. Euskal Herriko Unibertsitateko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoak diseinatu eta eraikitako pabiloia da, eta egur trinkoko pieza industrializatuek osatzen dute 12 x 12 metroko esparrua. Kanpoaldea Japoniako Yakisugi teknika erabiliz sortu dute, hau da, zura modu kontrolatuan erre dute azalekoa babesteko. Bestalde, esparruaren parte diren kaxen artean kokatu dituzte sarrera eta irteera gisa balio duten pasabideak. Hala, antolatzaileen arabera, “bolumen biribila eta abstraktua” irudikatzen du itxita dagoenean, eta aldiz, “norabide guztietan zeharka daitekeen” espazioa sortzen du irekita dagoenean.
Arkitekrura Goi Eskola Teknikoko zuzendari eta pabiloiaren sustatzaile nagusi Jon Begiristainek adierazi duenez, pabiloia berria “irakaskuntza espazioaren hedapen gisa hartzen da, erraz garraiatzeko forma eta materialtasun bereziarekin”. Izan ere, “oso azkar muntatu daitekeen modulu sistema bat da, etorkizunean hainbat erabilera izango dituena”.
Pabilioiean gainera, hainbat erakusketa, eskola, eta hitzaldi egingo dira hilaren 22ra bitarte. Besteak beste, hirien etorkizunaz, arkitekturaz eta irakaskuntzaz arituko dira bertaratzen direnek, eta bost erakusketa txiki egingo dituzte pabiloiaren hormetan. Antolatzaileek azaldu dutenez, ikasleen zein irakasleen ikerketa proiektuak bideo, maketa, irudi eta planoen bidez erakusteko aukera emango du espazio berriak eta horiei guztiei hitzaldi sorta baten bidez helduko zaie.