Larunbatean jokatuko da Behobia-Donosti lasterketa 58. aldiz. Gaur goizean, lasterketaren prentsaurreko teknikoa egin dute Pio Baroja Udal Kiroldegian hainbat xehetasun azalduz. Aurkezpenean lasterketaren koordinatzailea Iñigo Etxeberriak eta ekoizle eragilea den Fernando Ibarretak, lasterketaren inguruko hainbat jardueraren berri eman dute: 50/50/25 proiektua, Kursaal jasotze puntua, BSS Txiki, BSS Patinatzaileak, BSS Pertsona ezinduak edota lasterketa nagusia. Halaber, hauei lotutako zerbitzuak eta datuak ere azaldu dituzte ondorengo dosierrean jasoak.
30.000 lagun aterako dira igandeko lasterketan, eta inoizko emakume kopururik handiena: 8.673. Korrikalari guztien %29.
Aurten, iaz bezala lasterketaren poltsa jasotzeko puntu bat besterik ez da izango, Kursaal Jauregian. Bertan poltsa jasotzeaz gain kontsigna aurreratua egongo da eta babesle ofizialen hainbat postu egongo da. Lasterketaren poltsa jasotzeko bi egun hauek egongo dira: azaroak 10, 12:00etatik 21:00etara eta azaroak 11, 10:00etatik 20:00tara.