Gregorio Ordoñezen erakusketa berriz jarriko dute Donostian
2020an, Gregorio Ordoñez Donostiako PPko politikariaren hilketaren 25. urteurrenean, haren omenezko Gregorio Ordoñez. Bizitza posiblea erakusketa antolatu zuten Miramar jauregian, eta erakusketa hori hirira itzuliko da abenduaren 1ean. Hain zuzen ere, Aiete Kultur Etxean egongo da ikusgai, 2024ko urtarrilaren 28ra arte.
Duela hiru urtekoa aurreikusita zegoen dataren aurretik itxi behar izan zuten, koronabirusaren pandemiaren ondorioz. Horregatik, Madrilen, Gasteizen eta Bruselan ikusgai egon ostean, Donostiara ekarriko dute berriz, antolatzaileak hiriko hainbat ikastetxerekin egitekoak ziren jardun pedagogikoak berrartzeko, besteak beste.
ETAk hildako politikariaren bizitza pertsonala zein politikoa errepasatzen du erakusketak, eta Ordoñezen alargun Ana Iribar bera dago antolatzaileen artean. Hain zuzen ere, Iribar izan zen Miramar jauregiko inaugurazioan gidari lanak egin zituena.
Jarraian, erakusketa Miramarren jarri zuteneko argazkiak ikus ditzakezue: