Olentzero eta Mari Domingiren Amara Berriko desfilean parte hartzeko izen ematea zabaldu dute

Amara Berrin gabonetako ospakizunak antolatzen hasi dira dagoeneko eta Olentzero eta Mari Domingiren desfilean parte hartzeko deia zabaldu dute. Sare sozialetan aipatu dutenez, aurten “kolore pixka bat gehiago” eman nahi izan diote desfileari, eta kriseilua daramaten baserritarrez gain, Olentzeroren ongi etorria ospatzen duen desfilean euskal mitologiako galtzagorriak ere izango dituzte. Orotara lau haur (2023-2024 bitarte jaiotakoak) eta bi heldu izango dira.
Horiek horrela, auzotarren parte hatzea sustatu nahi dute, Amara Berrri Auzo Elkarteak azaldu duenez, helburu nagusia “auzoa egitea” baita. Parte hartu nahi duen orok, azaroaren 22ra arte izango du amaravecinos@gmail.com webgunean izen emateko aukera. Mezuan, izen abizenak, jaiotza urtea, posta elektronikoa eta telefonoa jarri beharko dira.
Izen emate guztiak jaso eta bi egun geroago, azaroaren 24an, zozketa egingo dute Olentzeroren laguntzaile izango direnak aukeratzeko.