Herritarren artean galdetegi bat zabaldu du Kalapiek, hiri jasangarriago bat lortzeko bidean
Kalapiek mugikortasun foroetan parte hartzera gonbidatu ditu donostiarrak eta inguruko herrietako herritarrak. Egitasmo honen helburua hiriaren mugikortasunaren errealitatea hobeto ezagutzea eta ulertzea da bere osotasunean (bizikleta bidezko mugikortasunetik haratago) eta hirian zehar mugitzen diren pertsonen “jokabide, zailtasun eta beharrizanak hobeto identifikatu eta ulertu ahal izatea”.
Helburu honekin, bi fasetan banatutako partaidetza prozesu bat prestatu dute. Lehenik eta behin, gaiari buruzko galdetegi zabal bat, parte hartzaileen eguneroko mugikortasunari buruzko hainbat alderdiri buruzko informazioa biltzen dituena. “Galdetegia mundu guztiari irekita dago, bizikleta erabiltzailea izan edo ez izan”. Bigarren fasean, zenbait parte-hartzaileekin eztabaaida-foroak antolatuko dituzte, eta haien errealitateari buruz sakonago eztabaidatu.
Lortutako datuen bidez, hiriak mugikortasun “jasangarriagoa, seguruagoa eta osasungarriagoa lortzeko bidean aurrera egiteko sortzen diren oztopoak eta eragozpenak identifikatu” ahal izatea da helburua. Informazioa hau erakundeei helaraziko diete eta hobekuntza proposamenak garatzeko erabiliko dutela adierazi dute.