Abisu horia jarriko dute bihar olatuengatik
Olatuak Pasealeku Berrian. Joseba Parron Itsasaldeko arriskua dela eta, abisu horia aktibatuko dute bihar kostaldean. Lau metroko olatuak aurreikusten dira, batez ere, itsasgoran. Beraz, 02:00etatik 03:00etara eta 14:00etatik 16:00etara alarma horia indarrean egongo da.


