Dbusek ibilbide eta geltoki aldaketak egingo ditu Donostia-Behobia dela eta
Igande honetan, azaroak 12, Behobia-Donostia ospatuko da eta nabarmen baldintzatuko du hirigune eta kanpoaldeko trafikoa 7:00etatik 17:00etara. Bulebarra itxi egingo dute lasterketak irauten duen denbora tartean linea askoren helmuga geltokiak lekuz aldatuko dira. Hala, 5, 16, 18, 25, 19, 21, 26 eta 28 lineak, bulebarreko helmuga Okendo kalean izango dute, 7:00-9:40 eta 15:00-17:00 bitarte.
8, 29, 9, eta 42 lineak, aldiz, Etxaide kalean egingo dute amaierako geldialdia 07:00etatik 15:00etara . Ordu horretatik aurrera, 9,eta 42 lineak Okendo kalera bueltatuko dira, eta 8 eta 29 lineen azken geldialdia, aldiz, Legazpi kalera lekualdatuko dute. 13- Altza eta 13-Altza-Buenavista ibilbideen kasuan, geldialdi batzuk kendu eta Galtzada Nagusira eta Colon pasealekura lekualdatuko dituzte.
Gainerako lineatan —14, 17, 24, 31, 33, 37, 38, 41, 46— ibilbideko hainbat geltoki zerbitzutik kanpo egongo dira 9:00 eta 15:00 bitarte, eta TB6 Ulia taxi busak ez du zerbitzurik izango 9:40 eta 15:00 bitarte.
Lasterketa amaitutakoan, Anoetara joateko autobusak egongo dira parte hartzaile guztientzat, Askatasunaren hiribidea 14tik.