Remigio Mendibururen 'Txalaparta' obraren inguruko bi kontzertu, Musikagileak zikloaren baitan
Musikagileak, Euskal Herriko Konpositoreen Elkarteak, Musika Garaikidearen Zirkuituaren XIV. edizioa antolatu du aurten, eta ohi bezala, San Telmo Museoa zirkuituko kolaboratzaile izango da lau kontzertu programatuz, berariaz museoarako diseinatuak.
Azaroan, Remigio Mendibururen Txalaparta obraren inguruko bi kontzertu izango dira eta, abenduan, Vocalia Taldearen kontzertu koral bat izango. 2024ko apirilan, berriz, Ensemble Ascoltak Abel Paulen konpositorearen obra handi bat estreinatuko du, museoko argizaiolen bilduman oinarrituta.
Urteen poderioz, zirkuitua euskal musika berriaren urteroko erakusleiho nagusia bihurtu da; izan ere, bere programazioa sorkuntza lanik berrienetan oinarritzen da. 2009an abiatu zuen Musikagileak elkarteak musika garaikidean espezializatutako euskal taldeen jarduera sustatzeko.
Musikagileak-en programazioa
- Azaroak 11. Ametsolak
- Azaroak 25. Trío Nacedo
- Abenduak 17. Vocalia Taldea
- Apirilak 24. Ensemble Ascolta