«Tamalgarriak eta lotsagarriak» dira atzoko istiluak Goiarentzat
“Tamalgarria eta lotsagarria da horrelako istiluak ikustea eta gure gaitzespenik irmoena merezi dute”. Horrela azaldu du Eneko Goia alkateak atzo Benficako ultrek sortutako istiluak. Realaren eta Benficaren arteko gizonezkoen futbol partidaren aurretik, Lisboako ekipoko hainbat ultra Amara Berriko plazetara sartu ziren liskar bila. Bertan zeuden realzaleek aurre egin eta sekulako borrokak ikusi ziren Anoeta inguruan.
Goiak adierazi duenez, “Anoetan ikusi genuen espektakulu zoragarria izan zen [partidaren inguruan hitz eginez], horrelako portaerek hori zikindu egiten dute, erabat jokoz kanpo daude”. “Realak esan duen moduan, salaketak azken muturrera eraman behar dira”, gehitu du alkateak.
Hainbat zauritu eta gutxienez hiru atxilotu izan ziren bart jazotako istiluetan. Anoeta barruan ere, hainbat arazo izan ziren bengalen erabilera dela eta.
🔴Istilu larriak izaten ari dira oraintxe bertan Amaran, Realaren eta Benficaren partiduaren aurretik. pic.twitter.com/fQ4qlLKGEW
— Irutxuloko Hitza (@irutxulo) November 8, 2023