GOe-ren lanen inguruko informazioa emango du BCCk astelehenean Okendon
Basque Culinary Centerrek informazio saio bat egingo du datorren astelehenean (hilak 13) Okendo kultur etxean. Saio horretan, Gastronomy Open Ecosystem (GOe) egoitzari buruzko aurrerapenak ezagutaraziko dituzte.
Saioa 18:30ean hasiko da, eta bertan izango dira BCCko arduradunak, paisaia diseinuaz arduratzen den Lur Paisajistak taldeko kideak eta eraikina eraikitzeko obra esleitu zaion Amenabar enpresako kideak.
BCCk azaldu du bileran eraikinaren paisaia proiektua azalduko zaiela bertaratutakoei, eta eraikuntza prozesuari buruzko xehetasunak emango direla. Obren hasierarekin lotuta aktibatuko diren kontsulta guneak ere ezagutaraziko dira, eta martxan jartzea aurreikusten diren partaidetza dinamiken berri emango da.
Manifestazioa, gaur
Jakina denez, BCCren bigarren egoitza honen kokalekuak haserrea piztu du hainbat hiritarren artean, eta eraikina hor kokatzearen aurkako manifestazioak egiten ari dira azken hilabeteotan. Hurrengo manifestazioa gaur bertan izango da, 19:00etan, Okendo kultur etxetik abiatuta.