Katapulta Tour Gipuzkoa programarako izen ematea zabaldu dute
Katapulta Tour Gipuzkoa programak deialdi berria zabalduko du Gipuzkoan 2024an egingo diren formatu txikiko musikako eta arte eszenikoetako proiektuei laguntzeko programan parte hartuko duten artistak hautatzeko. Urtero bezala, musikako eta arte eszenikoetako hamar proiektu hautatuko dira.
Deialdia musikaren eta arte eszenikoen arloetako artista profesional emergenteei edo erdi-profesionalei zuzenduta dago. ‘Katapulta Tour Gipuzkoa’ Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta Kutxa Fundazioak sustatzen dute, Buenawista Prolleckziom´s lankidetzarekin.
Hautatutako proiektuei lau emanaldi eskainiko zaizkie Gipuzkoako hainbat gune edo jaialditan. Horietako bat Kutxa Fundazioaren Kluba aretoa da. Artista edo proiektua sustatzeko bideo bat grabatuko zaie, eta Tabakaleran Kutxa Fundazioaren instalazioetan entsegu espazioak doan eta partekatuta erabiltzeko aukera.
Edizio honetan berrikuntza gisa, deialdian izena eman duten proiektu guztiei doan parte hartzeko aukera emango zaie komunikazio eta sustapen, eszenografia, produkzio, ekonomia eta fiskalitaterako prestakuntza programan. Orain arte, soilik hautatuek egin zezaketen.