Argazki Bat Behelainoan proiektua, talde gisa ariko da lehen lana aurkezten
Aurkezpen kontzertua egingo du gaur, Dokan, talde berriarekin.
Kalean da Argazki Bat Behelainoanen Segurtasun Eza (Bonberenea Ekintzak) disko berria. Lehenengo aurkezpen emanaldia gaur egingo du, azaroaren 12an, Antiguako Doka aretoan eta azaroaren 18an Tolosako Bonberenean izango dira. Emanaldi hauetarako Jon Agiriano (Rukula), Iker Vazquez (Pelax), Iñigo Ozaeta (Pelax) eta Fermin Mendazona (Géra) musikariak batuko zaizkio Arkaitz Artolari (Argazki Bat Behelainoan).
Arkaitz Artola (Egia, 1982) musikariaren bakarkako proiektua da, eta estudioan grabatutako lehen lan luzea du, Bonberenea Ekintzaken eskutik argitaratutakoa.Zazpi kanta biltzen ditu albumak, eta beste hiru kanta digitalki soilik entzun ahalko dira, disko fisikoa eskuratzen dutenentzat.
Berria egunkarian, sentimenduz beteriko kantez osatutako lana deskribatu du Artolak, eta post-rockak eta post-hardcoreak markaturiko kantuak bilduta dagoela. “Hasieran argitasuna nabarmendu arren, giro ilun eta distortsionatu batek inguratzen ditu diskoko melodiak; hori da bilatu nahi izan dudana. Sentimendu eta emozio asko transmititzen dituen musika da”.
Alde instrumentalari garrantzi handia eman nahi izan dio musikariak, letrarik gabeko melodia luzez beterik lana. Hainbeste, abestien erdiak instrumentalak direla, Artolak txertatutako gitarra pistei nabarmen handia emanez.
Gaur arituko da taldea lehen aldiz Dokan, 19:00etan.- Ondoren, azaroaren 18an, Tolosako Bonberenean eta Abenduaren 22an Ordizian, D’Elikatuzen.