Milaka lagun, osasun sistema publikoaren alde
Milaka pertsonak manifestazioa egin dute larunbat honetan Donostian, Bilbon eta Gasteizen, osasun publikoan egiten ari diren murrizketen kontra, eta sistema publiko eta kalitatezko baten alde. Manifestariek bat egin dute Osasun Publikoaren Defentsarako Plataformen (OPA Herri Plataformak) koordinatzaileak egindako deialdiarekin. “Defenda dezagun osasun publikoa”, “Metroa xahutzeari ez, osasunerako baliabideak” leloak entzun dira Donostian.
Donostiako deitzaileen ordezkari gisa, Kontxi Revollok komunikabideen aurrean salatu du salatu egin du “osasungintza publikoak eta lehen arretak pairatzen duten hondatzea”, eta egoeraren erantzule egin dituzte “Eusko Jaurlaritzaren murrizketa, eraiste eta pribatizazio politikak”. Diotenez, errealitatea kontraesanean dago Urkulluk dioenarekin, Osakidetzan gauzak “ondo” doazela esaten duenean, eta “guztiona den” Osasun Zerbitzu Publikoa aldarrikatu du.
Alderdi politiko batzuk izan dira manifestazioan, besteak beste, EH Bilduko eta Elkarrekin Donostiako hainbat ordezkari.
Gaur ere, osasun publikoa defendatzeko Donostiako kaleen barrena ibili gara berriz ere
— D⭕️PA ◽️ Donostialdea Osasun Publikoaren Alde (@DOPA_Donostia) November 11, 2023
🆘🆘🆘🆘🆘🆘🆘🆘
Hoy nos hemos vuelto a manifestar en Donostia en defensa de la sanidad pública#OsakidetzaSalbaDezagun #osakidetza pic.twitter.com/x44oW4ORo4