Donostiako aireportuak inoizko urririk onena izan du
Donostiako aireportuak %25,5eko hazkundearekin itxi du urria 2022ko aldi berarekin alderatuta, eta 45.049 bidaiari zenbatu ditu guztira. Kopuru horri esker, aireportu horren historiako urririk onena izan da.
Aenak jakinarazi duenez, operazioei dagokienez, urrian 566 lurreratze eta aireratze mugimendu izan dira, iazko urrian baino %4,4 gehiago.
Aurtengo hamar hilabeteetan, Donostiako aireportuak 411.208 bidaiari mugitu ditu, iazko aldi berean baino %27,8 gehiago. Horren ondorioz, 5.356 lurreratze eta aireratze mugimendu egin dira, 2022an baino %12,5 gehiago.