Erraztasunez irabazi du Realak etxean
Bi porrot jarraian eskuratu ostean, garaipen bat behar zuen Realak, eta behar zuena lortu zuen igandean etxean, Taburineteri 4-0 irabazita. Horrela, kopa jokatzeko sailkapena eskuratu dute txuri-urdinek, matematikoki. Federica Cartak, Ainhoa Huegunek (bi) eta Luciana Molinak sartu zituzten golak.
Futbolean, Realeko neskek zigor gogorra jaso zuten Real Madrilen etxean: 7-1. Horrela, ligako hamargarrenak dira orain donostiarrak. Mutilei dagokienez, 1-3 irabazi zuten Almeriaren etxean, azken minutuetan bi gol sartuta —Carlos Fernandezek eta Zubimendik—; lehenengoa Oiartzabalek egin zuen.
Saskibaloian, Gipuzkoa Basketek puntu bakarrarengatik galdu zuen Alacanten, eta ligako seigarrenak dira orain. Ibaeta Basketek ostegunean jokatuko du.
Izotz hockeyan, 2-3 galdu zuen Txuri Urdinek etxean, eta ligako laugarrenak dira orain donostiarrak.
PARTIDAK
Belar hockeya
Emakumezkoen liga, 10. jardunaldia
- Reala 4 — Taburinete 0
Futbola
Emakumezkoen liga, 8. jardunaldia
- Real Madril 7 — Reala 1
Gizonezkoen liga, 13. jardunaldia
- Almeria 1 — Reala 3
Saskibaloia
Gizonezkoen bigarren maila, 7. jardunaldia
- Alacant 71 — Gipuzkoa Basket 70
Emakumezkoen liga, 7. jardunaldia
- Ibaeta Basket — Estudiantes (osteguna, 16, 19:30)
Izotz hockeya
Gizonezkoen liga, 8. jardunaldia
- Txuri Urdin 2 — Jaca 3