Palestinaren inguruko mahai ingurua egingo dute San Telmo museoan
‘Elkartasuna Palestinarekin’ izeneko mahai ingurua antolatu dute biharko, San Telmo museoan, 19:00etan. Zabaldutako deialdian zehazten dutenez, Palestinak jasan dituen giza eskubideen urraketa etengabeen aurrean Euskal Herritik izan duten elkartasuna ekarriko dute hizpidera, besteak beste.
Mahai inguruan izango dira Barbara Ruiz, Unrwa elkarteko delegatua Euskadin; Mohamed Farajallah, Euskadin bizi diren aktibista palestinarra; Monica Alonso, Mundubat Fundazioko kidea, Xabier Madariaga kazetaria; eta Africa Baeta, moderatzaile gisa.
Bilkura streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da www.santelmomuseoa.eus webgunean.