Proiektu sozioekonomikoetako botere harremanei buruzko ikastaroa eskainiko dute Teila Fabrikan
Ikasturte honetan ere hainbat ikastaro eskainiko ditu Teila Fabrikak bertan lan egiten duten proiektu desberdinei formazioa eskaintzeko. Lehenengo ikastaroa azaroaren 22an egingo dute, eta bertan, proiektu sozioekonomikoetan izaten diren botere harremanez hausnartuko dute. 15:00-17.30 artean izango da, Garoa Gartziandia eta Alberto Gilen eskutik (Talde Prozesuen Fazilitazioa formazioko kideak).
“Saio honetan boterea izango dugu ardatz. Horren bueltan hainbat elementu daude eta erdigunera ekarriko ditugu batzuk, esate baterako, lidergoak edota pribilegioak. Ekarpen teoriko eta dinamikoen bidez, kontzeptu horiei erreparatuko diegu Fazilitazioak eskaintzen digun begirada berritzailearekin. Ekimen hau Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundutako formakuntza planaren baitan kokatzen da. Proiektu sozioekonomiko eta eragileei zuzentzen zaie eta proiektuen garapenean bidelaguntzeko helburua du”, azaldu dute antolatzaileek.
Ikastaroak Gipuzkoako Foru Aldundiari bere garaian eskatutako dirulaguntzak ahalbidetzen dituela, beraz parte hartzea irekia da Teilakide eta Teilalagunentzat. Esteka honetan eman daiteke izena.