Zabaldu dute 21. Giza Eskubideen Zinemaldian izena emateko epea
Donostiako Giza Eskubideen 21. Zinemaldian izena emateko epea azaroaren 13tik urtarrilaren 8ra bitartean egongo da zabalik. 2024ko apirilaren 12tik 19ra egingo den edizio honetako argazkia SISU 360º Jotta Zubiria & Uxue Monterok egina da, eta kartela Ytantosek diseinatu du.
Egileen hitzetan, irudiak Lur planeta irudikatzen du, larri zauritua eta higatua; zabor poltsa baten barruan agertzen da, zaindu ez izanagatik gizateriak botata.
Film luzeen inskripzioa soilik Movibeta (movibeta.com) plataformaren bitartez egin daiteke, eta film laburrena Shortfilmdepot (www.shortfilmdepot.com) bidez.