'Anime perdute' argitaratu du Ariak, taldearen lehenengo diskoaren aurrerapen abestia
Marina Landa donostiarraren proiektua da Aria. (Argazkia: Meet Me In The North/Marina Landa) Marina Landa donostiarraren proiektu musikala da Aria pop taldea, eta prestatzen ari diren diskoaren aurrerapen abestia argitaratu dute: Anime perdute. Euskaraz eta italieraz abestutako kanta da, eta plataforma digitaletan dago entzungai.
Horrela, abenduaren 5ean argitaratuko du Ariak bere lehenengo diskoa: Urdin. Landa da taldeko burua eta ahotsa, teklatuetan Iñaki Ortego dago, baterian Ion Larrañaga eta gitarran Iñaki Olaskoaga.


