Etorkisuneku Komunikazioa izeneko esperimentazio lantaldea martxan jarriko dute Tabakaleran
Etorkisuneku Komunikazioa izeneko esperimentazio lantaldea martxan jarriko du Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak, 2deorekin batera, Tabakaleran.
Euskararen biziberritze prozesuan ikus entzunezkoek “funtsezko garrantzia” dutela jabetuta, eta egun goraka doazen teknologietan arreta jarri beharra nabarmenduta –hala nola, adimen artifiziala, stream plataformak, hizkuntza teknologiak eta abar–, jarri dute martxan egitasmoa. Laborategiaren bitartez, “etorkizuneko komunikazio edukiak, formatuak edota interakzio sistemak nolakoak izango diren hausnartzeko eta prototipoak” proposatu nahi dituzte.
Zortzi lan saio egingo dira orotara. Horietako bakoitza monografikoa izango da eta ikus-entzunezkoekin lotutako gai bat izango du ardatz: Ikus-entzunezkoen kontsumoa, adimen artifiziala eta emozioak, algoritmoa eta generoa, Marketing eta storytellinga, Fake Newsen unibertsoa eta eragina, formatuen eboluzioa eta prototipoak, ikus-entzunezkoak eta hizkuntza teknologiak eta komunikaziaren eragina aldaketa klimatikoan.
Saio guztietan etorkizunari begira jarriko dira parte-hartzaileak, eta proposatu ahalko dituzte bertaratzeko adituak. Azaldu dutenez, ariketa horretatik eratorritako emaitzak denbora kapsula batean gordeko dira.
Hau da programazioa:
- Ezetz asmatu nola komunikatzen zaren (Azaroak 16, 18:00 -19:30, 2deo laborategian)
- Makina edo biziduna, zein kuttunago? (Abenduak 14, 18:00 – 19:30, 2deo laborategian)
- Algoritmoak ea nor zaren galdetu du (Urtarrila)
- Marketinga gara (Otsaila)
- Fake News bat goitik behera ulertu (Martxoa)
- Prototipatu etorkizuneko formatua (Apirila)
- Hizkuntza Teknologiak buruan eta ibili munduan (Maiatza)
- Zure arrasto klimatiko digitala (Ekaina)