Udalak 2.500 euroko diru laguntza emango dio Ukraina-Euskadi elkarteari
Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du 2.500 euroko diru laguntza ematea Ukraina-Euskadi Garapenerako Lankidetzarako Elkarte Soziokulturalari, zuzeneko diru laguntza gisa, Herrera pasealekuko 72 zenbakiko beheko lokalaren funtzionamendu eta mantentze gastuak finantzatzeko.
Ukraina-Euskadi elkartea izaera sozialeko erakundea da, eta 2016tik dago Donostian, ukrainar komunitatearen eta Euskal Herriaren arteko trukea sustatzeko, bai eta ukrainar komunitatea lurraldean integratzen laguntzeko gune bat sortzeko ere.
“2022ko otsailaren 24an, Errusiak inbasio militar bat hasi zuen Ukrainan, eta horrek, beste ondorio batzuen artean, gutxienez 6 milioi errefuxiatu herrialdetik irtetera eta Europako beste estatu batzuetan babesa bilatzera behartu ditu. Testuinguru horretan, udal gobernuak konpromisoa hartu du gerrak eragindako larrialdi egoera horri modu solidarioan erantzuteko, eta baliabideak jartzen ditu Ukrainatik joandako eta gure lurraldera iritsitako pertsonek harrera eta integrazio duinak izan ditzaten”, azaldu du Eneko Goia alkateak.