Donostialdeko okupazio bulegoak hamargarren urteurrena ospatuko du
Donostialdeko okupazio bulegoak hamar urte beteko dituela eta, urteurren festa antolatu du astebururako. Ostiralean mahai ingurua egingo dute Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatu berrian, Etxebizitzaren defentsan, antolakuntza esperientziak ezagutzeko. Bertan izango dira Groseko Saretxe etxebizitza sindikatua, Iruñeako Haritu sarea eta Bilboko AZET etxebizitza sindikatua.
Larunbatean, hilak 18, Errenteriako gaztetxean egingo dute egun handia. Goizeko 11:00etan argi indar tailerra egingo dute, eta 13:00etan topa herrikoia. 14:00etan izango da bazkaria eta izen ematea donostialdekookupaziobulegoa@riseup.net bidez edo 676271810 telegram bidez egin beharko da.
Arratsaldean, 17:30ean, mahia ingurua antolatu dute, Transfeminismotik okupatuz, eta gauean, kontzertuak: Itzala, Brüma, No Name Tiriri, Peedöh, Hienas Terkas eta Azkura DJ taldeekin.
Hamar urteotan, okupazio bulegoak laguntza juridiko eta teknikoa eskaini dio okupatzen ari diren herritarrei. Horretarako, astero aholkularitza espazioak eskainiz. Azken sei urteotan Antiguako Txantxerreka gaztetxean egon badira ere, orain, Birundan egongo dira asteartero, 18:30etatik, 19:30etara.