Garberan sute simulazioa egingo dute goizean zehar
Merkataritza zentroak jakinarazi duenez, sute simulazio bat egingo dute gaur benetako suarekin eta hainbat leherketa simulatuko dituzte.Era beran, kanpainako ospitale bat jarriko dute, zaurituak egongo balira bezala landuko baitute formakuntza berezia.
Garberak azaldu duenez, prebentzio ariketan Donostiako suhiltzaileek, Udaltzaingoak, mugikortasun agenteek, Ertzaintzak eta Gurutze Gorriak hartuko dute parte eta 9:30etatik aurrera hasiko dituzte lanak.