Loiolako Erriberako dorreen aurkako azken elkarretaratzea egingo dute
Erriberak Martxan elkarteak denbora asko darama Loiolako Erriberan eraiki nahi dituzten etxebizitzen dorre handien aurka mobilizatzen, eta ostegunean (hilak 16) egingo dute azken elkarretaratzea. Ohiko legez, “dorreen aurka eta gazte eta nagusientzako aisialdi leku baten alde” mobilizatuko dira ostegunean ere, 19:00etan.
Azken elkarretaratzea izanik, Iñaki Revuelta eta Jesus Etxebeste joango dira, eta kantatzen amaituko dute mobilizazioa. Horrela, elkarretaratzeetan parte hartu duten guztiei eskerrak eman dizkiete Erriberak Martxan elkartekoek.