Parte Zaharreko lau lagun ospitaleratu dituzte, kea arnasteagatik
Goizaldean susto handia bizi izan dute Parte Zaharreko etxebizitza batean. Suhiltzaileek Abuztuak 31ko bloke bateko lau pertsona atera behar izan dituzte goizeko 5:45 aldera, kea arnasteagatik. Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, “ez da surik piztu, baina sukaldeko kanpaiko erauzgailutik kea ateratzen zebilen etengabe”.