Azken aldiz mobilizatu dira Loiolako Erriberako dorreen aurka
Erriberak Martxan elkarteak deituta, atzo (hilak 16) azken aldiz mobilizatu ziren Loiolako Erriberak eraiki nahi dituzten dorreen aurka. “Dorreen aurka eta gazte eta nagusientzako aisialdi leku baten alde” mobilizatu ziren, eta azkena izanda, Iñaki Revuelta eta Jesus Etxebeste musikariekin kantuan bukatu zuten mobilizazioa, beheko bideoan ikus dezakezuen moduan.
Hamahiru eta zazpi solairuko dorre bana eraiki nahi ditu Eusko Jaurlaritzak auzoan, 90 bizitoki zerbitzudunekin, eta Erriberak Martxan aurka agertu da hasieratik, Loiolako Erriberak bestelako beharrak dituela iritzita. Horregatik, hilabeteak daramatzate elkarretaratzeak egiten.