Baionako Aviron errugbi taldea Anoetara itzuliko da martxoan
Goi mailako errugbia Anoetara itzuliko da 2024ko udaberrian, Baionako Aviron taldearen eta Toulon taldearen arteko partidarekin. Top 14 Frantziako errugbi ligako hogeigarren jardunaldiko partida izango da, eta martxoaren 30ean edo 31n jokatuko dute, Aste Santu betean.
Hainbat urteren ondoren, Baionako taldea Anoetara itzuli zen iazko martxoan, Paloise taldearen aurka jokatzeko. Lapurdikoek galdu bazuten ere, Anoeta goraino bete zen partida ikusteko.
𝐀𝐧𝐨𝐞𝐭𝐚 𝟐𝟎𝟐𝟒 💫
— Aviron Bayonnais (@avironrugbypro) November 16, 2023
Fin du suspens… on vous dévoile enfin les informations sur la délocalisation à Saint-Sébastien !
Retrouvez toutes les informations sur notre site internet.
🌐https://t.co/yic0PL9Cu5
𝙋𝙐𝙎𝘼 𝘽𝘼𝙄𝙊𝙉𝘼 🔵⚪️