Intziri talde feministak neska gazteen lan prekarioak irudikatu dituzte kalean
Intziri Donostiako neska* gazteen taldeak gazteetatik emakumeek egin behar dituzten lan prekarioak irudikatu dituzte Amarako Araba parkean. Azaroak 30eko greba feministara begira, zaintza jarri dute erdigunean, neska gazteak ere “beste familietako haur txikien zaintza lana baldintza prekarioetan” egitera behartuta daudelako. Horiek horrela, haurrentzako liburuak, adur zapiak eta hainbat jostailu zintzilikatu dituzte parkeko hainbat zuhaitzetan. Elementuak ez ezik, grebaren inguruko informazio orriak ere eskegi dituzte parkean.
Donostiako Neska* Gazteok ez dugu sistema hau zainduko!
— Intziri (@IntziriNG) November 18, 2023
Az30 Gazteok Greba Feminista Orokorra 💥 pic.twitter.com/qVzTb4e7ws
Grebara begira egindako ekintza egiteaz gain, talde feministak bihar 17:30ean Parte Zaharreko Arrano elkartean duten bigarren gazte asanbladako deialdia luzatu du.