Kale garbiketako langileak «hitzarmen duin» baten alde mobilizatu dira
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak deituta, mila lagunetik gora elkartu dira Alderdi Ederren kale garbiketaren langileen manifestazioan parte hartzeko. Gipuzkoako bide garbiketako, zabor bilketako, zabortegietako eta birziklapenetako langileen sektoreak 2023ko lan hitzarmena sinatzeke du, eta hamabi bileren ostean, akordiorik gabe jarraitzen dute; izan ere, Egoitz iturbe ELA sindikatuko ordezkariak azaldu duenez, “patronalak ez du mahai gainean ezer ipintzen”.
Nolanahi ere, 1.500 langiletik gora dituen sektoreak argi du aurtengo urtea ez duela hitzarmenik gabe pasatuko, batik bat, berehalakoak baitira euren aldarrikapen asko: kontratu erreleboen aplikazioa, kategoriaren normalizazioa, eta eros ahalmena mantendu ahal izatea, besteak beste. Hori horrela, administrazio eta enpresaburuekin akordioetara iritsi ezean, abenduaren 21etik aurrera greba egunak hasiko dituztela aurreratu dute.
Hona hemen mobilizazioko argazkiak: