GOe eraikinaren inguruko lanen berri emateko informazio bulegoa zabaldu dute Nafarroa hiribidean

Basque Culinary Centerren GOe eraikina eraikitzen hasiko dira hilaren amaieran, eta lan horien inguruko informazioa emateko bulego bat zabaldu dute Grosen. Lokala Nafarroa hiribideko 24. zenbakian dago, eraikina eraikiko duten lursailaren parean.
Informazio bulego hori astelehenetik larunbatera egongo da zabalik, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Eraikina amaitzeko hamazazpi hilabeteko epea aurreikusi dute, eta 2025eko udaberrian zabaltzea espero dute.