Igor Villarreal izango da Mubil fundazioaren zuzendaria
Igor Villarreal donostiarrak Mubil fundazioaren zuzendari kargua hartu du gaur; Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako diputatu Ane Insaustiren esku egon da postu hori. Villarrealek Ikerlan zentro teknologikoan egin du lan orain arte.
Aldunditik nabarmendu dutenez, Villarrealen izendapena “une erabakigarrian” egin dute. Izan ere, Eskusaitzetan egiten ari diren eraikin berria amaitzear dira, 2024ko urte hasierarako aurreikusi baitute martxan jartzea. Hortaz, “proiektua gauzatzeko eta fase operatiboan jartzeko erronka izango du esku artean” Villarrealek.