Illunbera doan errepidearen zorua egonkortuko du udalak
Udalak jakinarazi duenez, Begiristain doktorearen pasealekuko mendi hegala egonkortzeko lanak abiatuko ditu laster, Illunbera joateko irteeraren tokian. Izan ere, azken asteotan mugitu egin da, eta arrakala batzuk sortu dira espaloian eta errepidean.
Carlos Garcia Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez, zorua berritzekoak ziren, baina azken egunotako mugimenduek neurri horrekin “berehala ekitea” eragin dute. Era berean, zorua konpontzeaz gain, identifikatu dituzten “beste hirigintza oztopo batzuk” ere konpontzeko aprobetxatuko dutela aipatu du Garciak.
Lanek 600.000 euroko kostua izango dute, eta lau hilabeteren buruan amaituko dituzte.