Santa Zeziliak trikiti eta pandero doinuak eramango ditu Herrerara
Asteazken honetan, hilak 22, Santa Zezilia eguna izango da, musikarien zaindaria deiturikoa. Hori dela eta, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak kalejira bat antolatu du ostiralerako. Kalejiran eskolako hamabi ikaslek hartuko dute parte, euren trikitiekin eta panderoekin. 18:45ean ekingo diote kalejirari, Herrera ikastetxetik.
Hala, hiriko musika eskolak bat egingo du Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak egun horren harira antolatu duen Musikalean ekimenarekin. Aurten, elkarteko kide diren 56 eskola engaiatu dira egitasmora, eta eskola horietako 1700 lagun baino gehiago aterako dira kalera, askotariko jardueratan parte hartuz.