'The Pilgrim's Memories' argitaratu dute Ancient Settlers donostiarrek, hurrengo EP-aren aurrerapen abestia
Ancient Settlers metal boskote donostiarrak urtarrilaren bukaeran argitaratuko dute Tales From The Earth EP-a (Through Your Neck Records), eta lan horren aurrerapen abestia kaleratu berri dute: The Pilgrim’s Memories.
Lan akustikoa da The Pilgrim’s Memories, planetan bizi diren kulturen eta naturen aberastasunean oinarritutakoa, eta letrak zibilizazioaren patuari buruzko bidaia filosofiko bat dira. Naturan zuzenean grabaturiko soinuak erabili dituzte, eta hiru hizkuntzatan jaso dituzte kontakizun batzuk: ingelesez, euskaraz eta kitxuaz.
Urtarrilean entzun ahalko den EP-ak zortzi kanta hauek izango ditu: The Pilgrim’s Memories, Lehorrekoa eta Itsasokoa (feat. Inaxio Esnaola), Mother Earth (feat. Ivan Sension), Urqukunapa Herencian (feat. Hell Hammer), Tales From The Earth (feat. Lur Burn Red), The Pilgrim’s Memories (instrumentala), Mother Earth (Instrumental) eta Tales From The Earth (instrumentala). Agustin Martinezek nahastu eta masterizatu du EP-a Rockline Studiosen, eta azala The Kraken Artworksek egin du.
Ancient Settlers banda 2020an sortu zuten Donostian Carlos Chiesa Estomba eta Herman Riera venezolarrek. Estombak urteak daramatza hirian bizitzen, eta Irungoa du ama. Orain arte, hiru lan labur eta iraupen luzeko disko bat kaleratu dituzte; azken lana maiatzean argitaratu zuten: Transition. Egungo boskotea ondorengo musikariek osatzen dute: Genesis Farias (abeslaria), Carlos Chiesa Estomba (gitarra), Hernan Riera (bateria), Miguel Herrera (baxua) eta Agustin Martinez (gitarra).