Udaltzaingoaren komisariordea izendatu dute suhiltzaileen buru
El Diario Vasco egunkariak argitaratu duenez, Ander Gomez izendatu dute suhiltzaileen zuzendari posturako. Orain arte Udaltzaingoan aritu izan da Gomez, 39 urte egin baititu bertan lanean. Egun, komisariorde kargua zuen.
Suhiltzaileek hilabeteak daramatzate lanean bizi duten “muturreko egoera” salatzen. Besteak beste, lanerako material falta eta inbertsio eza kritikatzen dituzte. Egoera onbideratzeko asmotan, egunkari horren arabera, Martin Ibabe Segurtasun zinegotziak dio 2024ko aurrekontuetan zerbitzuan inbertsioak egitea aztertzen ari direla, “eskura dauden baliabide ekonomikoen arabera”, beti ere. Urri bukaeran alkateak adierazi zuen zerbitzuak hamar milioi euroko “kostua” suposatzen duela udalarentzat.