367 lagunek egin dituzte 2024ko Urrezko Danborra aukeratzeko proposamenak
Igandean itxi zuten 2024ko Urrezko Danborra aukeratzeko proposamenak aurkezteko epea, eta, guztira, 367 lagunek aurkeztu dituzte proposamenak, Donostiako Udalak jakinarazi duenez. Zehazki, 366 pertsona fisikok —182 emakume eta 184 gizon— eta elkarte batek aurkeztu dituzte proposamenak.
Orain, Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuak eta Idazkaritza Juridikoak aztertuko dute proposamenek irizpideak, izaera juridikoa eta saria jasotzeko beharrezkoak diren merezimenduak betetzen dituzten. Azterketa hori egiteko epea azaroaren 28an amaituko da, eta proposamen guztiak aztertu ondoren behin betiko zerrenda argitaratuko du udalak.