Eguzki plakak jarri dituzte Kursaaleko sabaian
Kursaal jauregiko sabaian eguzki plakak jarri dituzte, “jasangarritasunerako eta energia berriztagarrien sustapenerako” urrats moduan. Instalazioa autohornikuntzarako soilik erabiliko da, eta horrek “kanpoko energia iturriekiko mendekotasuna murrizteko” aukera emango dio eraikinari.
Plakek urtean 210.000 kWh elektrizitate inguru sortuko dutela kalkulatzen da, hau da, eraikinak urtero duen energia beharren % 13 inguru. Horrez gain, energia berriztagarri horrek atmosferara 52.500 kg karbono dioxido isurtzea saihestuko du.
Proiektuak 185.000 euroko inbertsioa behar izan du, eta zati bat Next Generation EU funtsekin finantzatu da.