Abenduaren 1era arte eman daiteke izena Udal Kontseilu Sektorialetan
Abenduaren 1era zabalik dago epea orain arte Udal Kontseilu Sektorialetan parte hartu ez duten eta legegintzaldi berrian parte hartu nahi duten norbanakoek, elkarteek eta bestelako erakundeek beren eskabideak erregistratu ahal izateko. Arlokako kontseiluak honako gai hauei dagozkie: memoria historikoa, ingurumena, gizarte ekintza, euskara, mugikortasuna, berdintasuna eta garapenerako lankidetza eta hezkuntza.
Udal partaidetzako organo gisa, zazpi kontseilu horiek helburu eta elementu komunak dituzte egituran eta funtzionamenduan, eta erregelamendu bakoitzean zehazten dira gai bakoitzari lotutako helburuak eta eginkizunak, eta kontseilu bakoitzak pertsona fisikoen, elkarteen eta beste eragile batzuen, erakundeen eta abarren parte hartzeari dagokionez dituen baldintzak zehazten dira.
Kontseiluak Gobernu Irekiaren planteamenduaren barruan daude, eta bertan parte hartzen dute tokiko gobernuak, udalbatzako udal taldeen ordezkariek, herritar antolatuek, beste erakunde batzuek, eragile publiko eta pribatuek, norbanakoek eta teknikariek. Aholkularitzarako, informaziorako, eztabaidarako, azterketarako eta proposamenerako organo iraunkorrak dira, eta, besteak beste, irizpideak zehaztu eta gomendioak eman dakizkioke udal erakundeari, bere eskumeneko gaietan eta udal politika sektorialei dagokienez ildo edo jarraibide orokorrak bideratzeko.
Nola parte hartu
Pertsona fisikoek telematikoki zein aurrez aurre egin ahal izango dute eskaera UdalInfoko bulegoetan. Bestalde, kontseiluan parte hartu nahi duten elkarteek Donostiako Udalaren Herritarren Erakundeen Erregistroan inskribatuta egon behar dute, eta haien helburu soziala, helburua edo jarduerak kontseilu bakoitzaren eremuarekin lotuta egon behar dira.
Udal erregistro horretakoak ez diren gainerako entitate eta erakundeek “garrantzi sozial bereziko kolektibo” gisa egin beharko dute eskabidea. Azkenik, elkarte eta kolektiboek soilik telematikoki izapidetu ahal izango dute dute eskabidea.