EH Bilduk zaintza zerbitzua hobetzeko «neurri zehatzak» proposatu ditu
EH Bilduk udalak eskaintzen duen etxez etxeko zainketa zerbitzua hobetzeko proposamenak egin ditu, hura hobetzeko “tarte handia” dagoela iritzita. Gainera, neurri sorta datorren urtarriletik aurrera martxan jartzea “bideragarria eta aplikagarria” dela defendatu du koalizio abertzaleak, “sistema publiko komunitario baterako” abiapuntu gisa.
Honakoak dira koalizioak proposaturiko sei neurriak: etxeko laguntza zerbitzuari buruzko azterlan bat egitea; zaintzaileei buruzko txosten bat egitea; Hiri Barometroan zainketen sektoreari buruzko azterketa bat egitea; iraupen luzeko zainketen estrategia etxeko langile guztiei aplikatzea, eta gizarte zerbitzuetako zentroetan baliabide teknikoak eta profesionalak handitzea; hauskortasuna eta mendekotasuna auzoka jasotzea; eta Emakumeen Etxean etxeko langileei eskaintzen zaien aholkularitza zerbitzua zabaltzea.
Neurriok bihar (hilak 23) egingo den udalbatzarrean eztabaidatuko dira.