Eskolarteko eskalada topaketa egingo dute abenduaren 17an
Abenduaren 17an egingo dute zazpigarren Eskolarteko Eskalada Topaketa, Pio Baroja kiroldegian. Antolatzaileen hitzetan, ikasleek euren burua gainditu eta eskaladaren munduan esperientzia berri bat bizi ahal izango dute egun horretan. Horretarako, zirkuitu itxi bat egongo da, eskaladako modalitate guztiak probatzeko aukera emango duena.
Topaketa 09:30ean hasiko da, eta 13:30ak arte izango da eskalatzeko aukera. Maila guztietako ikasleek hartu ahal izango dute parte, kadeteetaraino. Ondoren, diplomak banatuko dituzte, 13:30etik 14:30era.
Izen ematea www.cdfortunake.com webgunearen bidez egin daiteke, abenduaren 14a baino lehen, hiru euroren truke. Epez kanpo eta egunean bertan, izen ematea bost euro ordaindu beharko da. Partaide bakoitzak Aralar Camp Baseko kamiseta bat jasoko du.