Greba feminista orokorrera deitzeko auto karabana egin dute Añorgan
Gero eta gertuago dago azaroaren 30eko greba feminista orokorra, eta hiriko zenbait txokotan motorrak berotzen ari dira. Hain zuzen ere, Añorgan grebara deitzeko auto karabana egin zuten bart, auzoko asanblada feministaren eskutik. Hainbat autok hartu zuten parte, eta bozgorailuetatik greban parte hartzera deitu zituzten herritarrak.