Umeentzako euskarazko produktuen gida argitaratu du udalak
Donostiako Udalak Euskaragida 2023-2024 argitaratu du, paperean eta online. Gida 10 urtez azpiko haurrei zuzenduta dago, eta euskarazko produktuak jasotzen ditun hainbat atal ditu: komikiak, liburuak, musika, jokoak, eta abar. Gainera, produktuak hiru adin tarteka daude banatuta: 0-4 urte, 5-9 urte eta 10-12 urte.
Jon Insausti Euskara zinegotziaren arabera, “ezinbestekoa” da hezkuntza araututik kanpo ere euskarazko produktuak kontsumitzea, eta Euskaragidak horretarako bide ematen duela iritzi dio.